Iragarki-taula
Atzealdea Ikurrina legeztatzearen 40. urtemuga
Duela 40 urte, 1977ko urtarrilaren 19an, ikurrina legeztatu egin zen Hego Euskal Herrian. Gerra garaitik, 40 urtean, erabat debekatuta egon zen eta etengabeko jazarpena pairatu zuen. Debeku hori zela-eta, ikurrina, jende askorentzat, bai abertzale nahiz abertzale ez zirenentzat ere, askatasuna, errebeldia, antifrankismoa eta demokraziaren ikus bilakatu zen. Horregatik, oso egun berezia izan zen, aspaldiko partez ikurrina udaletxetan, jendaurrean, erakutsi zenean.
1977ko urtarrilaren 19 hartan, Zestoako Udaletxeko balkoian ikurrina jarri zen momentuko irudiak jasota geratu ziren Jesus Izeta “Koiote” eta beste hainbat herritarri esker. Bestalde, orduan Udalbatza osatzen zutenetatik bost herritar oraindik bizi dira: Migel Iribar, Antonio Iriondo, Migel Larrañaga, Xabier Unanue eta Patxi Urbieta.
Hori guztia kontuan hartuta, Zestoako Udalak ikurrinaren legeztatzearen 40. urtemuga hori gogoratzea erabaki du eta bertara gonbidatzea egun hartan protagonista izan zirenak eta, jakina, herritar guztiak.
Ekitaldia oso xumea izango da. Lehendabizi, 19:00etan, ohiko Osoko Bilkura egingo da eta ondoren (19:30), alkateak, Udalbatzaren izenean, hitz batzuk esango ditu. Jarraian, aipatutako ikus-entzunezkoa proiektatuko da, ekitaldira hurbiltzen diren protagonistek aurkeztuta. Ekitaldia amaitzeko, duela 40 urte bezala, Udalbatzak ikurrina altxatuko du udaletxeko balkoian. Ekitaldia irekia izango da eta gonbidapen zabala egiten dizuet bertan parte hartzera.
2017ko urtarrilak 17
Josetxo Mendizabal, alkatea
Navigation Menu
- Aginte organoak
-
Sailak eta zerbitzuak
- Ordutegiak, telefonoak eta helbideak
- Idazkaritza
- Bake Epaitegia
- Informazio batzordeak
- Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Gazteria
- Hirigintza eta Obrak
- Auzoerriak eta baserriak
- Kultura, Euskara, Kirola, Kulturartekotasuna eta Jaiak
- Ogasuna, Pertsonala eta Zerbitzuak
- Sozioekonomia, Trantsizio ekologikoa eta Parte-hartzea
- Antolaketa eta Estrategia
- Jarduera fisikoa eta kirola
- Liburutegia
- Udaltzainak
- Hondakinak
- Hitzordua eskatu
- Tramiteak
-
Informazioa
- Berriak
- Baserritarren Berriak
- Agenda
- Dirulaguntzak
- Lan eskaintza
- Eginkizun Anitzetako Ofizial plaza bat
- Udalekuetako lanpoltsak 2021
- Etxez etxeko laguntzaileak
- Gizarte Zerbitzuetako Administrari laguntzailea
- Udalekuetako lanpoltsak 2022
- Udalekuetako begiraleak eta koordinatzailea 2024
- Kontratatzailearen profila
- COVID-19
- Iragarki taula
- Gardentasuna
- Indarrean dagoen araudia
- Indarrean dauden aurrekontuak
- Udalaren kanal berriak
- Udal aldizkaria
- Obrak
-
HERRITARREN PARTE HARTZEA
- San Isidro kaleko zirkulazioa
- Baserritarren batzarra
- 2024ko aurrekontu parte-hartzaileak
- Zestoa 2030 Herri Plangintza
- (2018-...) HAPO - Herri Antolamendurako Plan Orokorra
- (2019) Aurrekontu parte-hartzaileak
- (2017) Txupinazoa
- (2016) Kiroldegiko erabiltzaileen asebetetze-inkesta
- (2016) HERRI HEZITZAILEA proiektua