Agenda

Atzealdea Hondakinen bilketa

Gabonetako aldaketak (merkatariak eta tabernak)
24 ABE 06 ABE
Hondakinak | urteak | 2024 | 2025

Aldaketa hauek egingo dira hondakinen bilketan:

  • Abenduak 24: KARTOIA bilduko da goizeko 10:00etan. Ez da bilketa gehiago egingo egun honetan.
  • Abenduak 25: ERREFUSA eta ORGANIKOA bilduko dira ohiko ordutegian (20:00 – 22:00).
  • Abenduak, 26: ONTZI ARINAK bilduko dira goizeko 10:00etan.
  • Abenduak, 31: KARTOIA bilduko da goizeko 10:00etan. Ez da bilketa gehiago egingo egun honetan.
  • Urtarrilak 1: ERREFUSA eta ORGANIKOA bilduko dira ohiko ordutegian (20:00 – 22:00).
  • Urtarrilak 6: ONTZI ARINAK bilduko dira goizeko 10:00etan.

Egun horietan hondakinak ordurako atera beharko dira.

Beste egun guztietan bilketa ohiko moduan egingo da.