Berriak
Atzealdea Herri Eskolan izan diren txikizioak
2022·05·11
Noizbehinka egindako txikizioak larriak izanik, azkenaldian herriko ondare publikoan txikizioak ohikoak bihurtzen ari dira eta Udala kostu ekonomiko gehigarri bat bere gain hartzen ari da.
Kostu ekonomiko gehigarria kezkatzeko kontua izanda ere, ezta gutxiagorako azkenaldian herriko ondare publikoa apurtzeko zenbaitzuk hartu duten jarrera etengabea. Egindako kalteak herritar guztioi eragiten digu eta Zestoako Udalak hainbat neurri hartzea erabaki du. Eskola nagusiko eraikinean segurtasun sistema bat ezarriko da eta kamarak inon jartzea Udal honen gustokoa ez bada ere, aipatu eremuan epe motzean kamarak ere jarriko dira, antzeko jarrerak dituztenak harrapatu eta dagokien zigorrak jartzeko helburuz.