Agenda
Arropa eta etxeko hondakin txikiak biltzeko edukiontziak jarri dira hainbat guneetan
Zer bota daiteke:
ARROPA: janzteko arropa, etxeko arropa, poltsak, gerrikoak, zapatak….
JOSTAILUAK: panpinak, pelutxeak, mahai jolasak,…
LIBURUAK
APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKO TXIKIAK
BITXIAK EDO BISUTERIA
BESTEAK: eskuzko erremintak, sukaldeko gauzak, figuratxoak….
Ez bota:
Ebakiak egiteko arriskutsuak izan daitezkeen gauzak: kristaleria, baxerak, labanak, cuterrak, guraizeak…
Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, disolbatzaileak….Zubimusuko birziklapen etxola erabili
Tamaina handiko hondakinak edukiontzi ondoan uztea debekatua dago. Hauek Garbigunera eraman behar dira edo Emausen bilketa zerbitzua erabili (Telefonoa: 656 789 574).
NON DAUDE EDUKIONTZIAK?
- Kaskoan: Zubimusuko ekarpen gunearen kanpoan eta Gesalaga kalean
- Arroabean: Narkis Balentziaga kalean (BERRIA)
- Iraetan: Sabea kalean (BERRIA)
- Arroagoian (BERRIA)
- Aizarnan (BERRIA)