Berriak
Atzealdea Hauteskunde-propaganda etxera iristeari uko egiteko kanpaina abian da
2019·09·23
Espainiako Estatistika Institutuaren (INE, gaztelaniaz) webgunearen bidez ere egin daiteke kudeaketa, baina interneten moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrek edota paperean egitea nahiago dutenek udaletxeko harrera bulegoan egin ahal izango dute.
Datozen Espainiako hauteskunde orokorrak azaroaren 10ean izango dira eta propagandari uko egiteko tramitea urriaren 5a baino lehen egin beharko da. Behin herritarren orriak jasota, udala arduratuko da dagokion lekura bideratzeaz.
Tramite hau eginda, alderdi politikoei bidaltzen zaizkien zerrendetatik kanpo geratuko litzateke herritarra eta, ondorioz, ez luke hauteskunde-propagandarik jasoko etxean. Dena den, beti izango luke aukera izapide beraren bidez berriz propaganda jasotzen hasteko.