Berriak
Atzealdea Greba Orokor Feministarekin bat egingo du Zestoako Udalak
Gutxieneko zerbitzuak izango dira bihar egun guztian zehar.
2023·11·29
Bihar, azaroak 30 osteguna, deituta dagoen Greba Orokor Feministarekin bat egingo dute Zestoako udaleko langileen gehiengoak eta Udal Gobernuak. Ondorioz, honako udal eraikinak itxita egongo dira bihar egun guztian zehar: kiroldegia, liburutegia, udaletxeko harrera eta gainerako zerbitzuak.
Bihar izango diren gutxieneko zerbitzuak, berriz, honako hauek izango dira:
- Gizarte zerbitzuek eskaintzen duten zerbitzuaren arreta pertsonala.
- Udaltzaina.
- Zestoako eta Arroabeko haurreskoletako garbiketa.