Berriak
Atzealdea Gazte Egunarekin emango zaio hasiera 2023ko Amabirjin jaiei
2023·09·01
Amabirjin jaiak ate joka diren honetan, urtero legez Gazte Egunarekin emango zaio hasiera herriko jai nagusiei eta bi asteburuetan festa giroa nagusituko da herrian. Eguraldi txarraren iragarpena dela-eta, irailaren 2an egitekoa zen XXXVI. Ondarbasora Igoera atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Irailean zehar egingo da proba, oraindik zehaztu gabe dago data zehatza.
Herrian festa giroa aurreko asteburutik nagusi izango den arren, jaiei hasiera emango dion txupinazoa irailaren 7an botako du Naroa Agirre pilotari zestoarrak Pilotako Euskal Selekzioko kideen izenean.
*Oharra: etxez etxe banatutako egitarauan honako aldaketa hauek daude:
- Irailak 7 osteguna:
- 17:30ean, Lauiturrietatik Portalera, gaztetxoentzako kronoigoera bizikletaz. Izen- ematea kiroldegian datorren irailaren 4, 5 eta 6an arratsaldez.
- Irailak 10 igandea:
- 12:45. Zezen bolaztatuak 16 urtetik gorakoentzat. Poniak umeentzat.
Ikusi hemen egitarau osoa.