Berriak

Atzealdea Foru Plazako konponketa lanen 2. fasearekin hasi da Zestoako Udala

Irailaren 26an, astelehenean, hasi ziren konponketa lan hauek

2022·09·30


Pasa den urtean Zestoako Udalak Foru Plazako zoruaren konponketa lanekin hasi zen. Torilen aurreko zatia eta Elizkalea 1 zk.aren plaza aldeko zatia konpondu zituen Udalak. Emaitzarekin gustora geratu ondoren 2022. urtean, konponketen 2. fasea egitea aurreikusi zen.

Irailaren 26an, astelehenean, hasi ziren konponketa lan hauek eta 2. fase honetan honako lanak egingo dira:

- Eliza aurrea, eraikinaren luzera guztian.

- Foru Plaza 3 zk.aren aurrealdea (zezen plazako Buruzurien oinarriak dauden lerroraino).

- Kanpandorrearen aurrean azken hilabeteetan atera den zuloaren konponketa.

Canteria Espiga izeneko enpresa ari da lanak egiten eta hurrengo urteetan, beste zenbait fase aurrera eraman ondoren, plaza guztia berritzea aurreikusten du Zestoako Udalak.