Agenda
Atzealdea Festak antolatzeko bilera
20:00etan, Kultur Etxean
10
UZT
agenda
|
2019
|
Zestoa
|
Herriko jaiak
Dagoeneko herriko jaien datak jarri ditugu. Txupinazoa 6 eguerdian izango da (ostirala) eta egun horretan eta igandean izango dira zekorketak. Paella, berriz, 7an (larunbata). Pilota zaleek irailaren 6an gauean izango dute profesionalen arteko partida, baina zekorketen ondoren ere, lehengo usadioari jarraituz, badute afizionatuen arteko partidak jartzeko asmoa. Umeek irailaren 9an (astelehena) izango dute egun handia. Hortik aparte, beste makina bat ekitaldi izango dira eta, jakina, musikak tarte berezia izango du asteburu osoan. Oraindik badaude zehaztu gabeko ekitaldiak (Nafar ikurrari gorazarrea; umeen alkate neska-mutilak, txakolina dastatzea, txupinazoa nork bota...) eta, ondorioz, aipatu bileran parte hartzeko deialdi berezia egiten zaie herritarrei.
Bestalde, aspaldiko ohiturari jarraituz, aurreko asteburuan (abuztuak 31, irailak 1) ere izango da zer ikusi eta non gozatu. Larunbatean Gazteen eguna izango da eta uda amaierako musika emanaldi bikaina antolatuko da. Igandean, berriz, Edadetuen eguna izango da eta arratsaldez Euskal Herriko Txistularien alardea izango da. Bertan, txistulariez gain, euskal musikari ezagun ugarik parte hartuko dute.