Berriak

Atzealdea Zabaldu da familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko hobaria eskatzeko epea

Otsailak 29 da udaletxean agiriak aurkezteko azken eguna

2016·01·19


Udalerriko familia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion deskontua eskatzeko epea zabalik dago. Horretarako agiri batzuk aurkeztu behar dira udaletxean otsailak 29a baino lehen.

Honakoak dira aurkeztu beharreko agiriak:

  • Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.
  • Diru sarreren egiaztagiria (2014 urtekoa).
  • Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).