Berriak
Atzealdea Etxeko hondakin txikiak biltzeko etxolak kokapen berria izango du aurrerantzean
2026·06·09

Etxeko hondakin txikiak biltzeko erabiltzen den etxolak aurrerantzean kokapen berria izango du, Zubimusutik Gesalaga kalera mugituko da. Bide batez, konponketa lanak egin zaizkio etxolari, zaharkituta baitzegoen. Garbigunera eraman beharreko hondakin jakin batzuk utzi daitezke bertan, tamaina txikikoak. Etxola honek hondakinak hurbilago eta erosoago uzteko aukera ematen du.
Etxolak, aho eta zirrikituak ditu, tamaina eta forma desberdinekoak, dagokion hondakina utzi ahal izateko.
Hondakin hauek utzi daitezke bertan:
-
Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak
-
Tinta kartutxoak eta tonerrak
-
CD, DVD, VHS eta musika kaseteak
-
Metalezko tresneria: kazolak, zartaginak, mahai-tresnak,...
-
Pinturak eta erabilitako brotxak
-
Disolbatzaileak
-
Garbiketarako produktu kimikoak
-
Motor-olioa
-
Aerosolen ontziak
-
Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbillak, halogenoak
-
Erradiografiak
-
Merkuriozko termometroak
-
Pilak
Pinturak, garbiketarako produktuak, motor-olioa eta antzekoak ondo itxitako ontzietan utzi behar da. Edonola, dagokion aho edo zirrikitutik sartzen ez diren hondakinak ezin dira lurrean utzi, ezta etxolan jasotzen ez diren bestelako hondakinak ere, hauek Garbigunera eraman behar dira.


