Berriak

Atzealdea Eskola agenda 2030 Udalbatza ospatu da udaletxean

1
Haurrek Alkateari beraiek egindako lanak azaltzeko, hartutako konpromisoak irakurtzeko eta proposamenak egiteko aukera izan dute.

2022·06·14


Udalari zuzenduriko proposamenak Ikasleen arteko Foroan elkartu zituzten, eta ondorengoak izan dira Alkateari egin dizkiotenak:

1. Belardien mozketak neurtu, denbora eman loreak ateratzeko. Loreak badaude intsektuak eta bizidun gehiago
hurbilduko dira.
2. Zumaitik Iraetaraino bidegorriaren proiektuarekin jarraitzea nahiko genuke.
3. Arroako eskola parean daukagun belardian, naturako elementuak erabiliz MTB pista egitea nahiko genuke. Era
berean skate pista egokia izate ere gustatuko litzaiguke.
4. Belardiak garbi mantentzeko, belardi inguruetan zaborrontziak ipini.
5. Herri bideak garbi mantentzea.
6. Landareen ondoan kartelak izenarekin jartzea.
7. Belardiak txakur kakaz beteta daude. Txakurren jabeak informatu eta kaka jasotzeko plastikozko poltsak
banatzeko eta kaka ontzi gehiago ipintzeko eskatu nahi dizuegu.
Hau izan da ikasturte honetan egindako lanketa. Datorren ikasturterako aukeratua dugu zein helburu garatu,
zazpigarrena izango da, Energiari buruzkoa. Azken aldian gai honetaz asko hitz egiten denez, interesgarria izango
delakoan gaude.

Alkateak proposamen guztiek erantzun ditu eta hainbat galderen inguruan aritu ondoren, haurrek beraiek hartutako konpromisoak azaldu dituzte:

  • "Saiatuko gara belarretara zaborrik ez botatzen."
  • "Gure txakurren kakak jasoko ditugu."
  • "Txakurren kakak jasotzeko esanez kartela egin."
  • "Saiatuko gara belar luzea dagoenean ez zapaltzen."
  • "Parkea zainduko dugu loreak hazteko."
  • "Belar bolak ez ditugu zapalduko."
  • "Bizikletan gehiago ibiliko gara."
  • "Garraio publikoa erabiliko dugu."

Ondoren hamaiketako bat izan dute eta taldeko argazki bat atera dute plazan

1