Berriak

Atzealdea Eskola Agenda 2030eko udal-foroa egin dute udaletxean

2
Aizarnako eskolako eta Arroabeko eskolako ikasleak ari dira parte hartzen Eskola Agenda 2030ean.

2025·06·06


Maiatzaren 29an Zestoako Eskola Agenda 2030eko amaierako udal-foroa izan zen udaletxean. Bertan, Arroabeko eta Aizarnako eskoletako ikasleak bildu ziren udal ordezkari eta ingurumen teknikariarekin.

 

Ikasturte honetan landu duten gaia ekoizpen eta kontsumo arduratsuak izan da. Diagnostikoa lantzen aritu dira bi eskoletako LHko ikasleak eta honako arazo nagusiak ondorioztatu dituzte:

Erosketa gehienak supermerkatuetan egiten dira; auzoko denda eta azoketan gutxiago erosten da; produktuen jatorria eta sasoikotasuna begiratzen eta errespetatzen saiatzen dira, nahiz eta beti ez lortu eta erosotasunaren eta prezioaren arabera erosten da askotan.

Zestoako egoera hobetzen laguntzeko honako proposamenak egin dizkiote Zestoako Udalari:

- Azpeitian bezalako “Elikagune” bat irekitzea edo bultzatzea.

- Denda txikiak diruz laguntzea.

- Azokak antolatzea bertako produktuekin eta produktu freskoekin.

1 2