Berriak
2015·12·09
Izen ematea Herri Eskolaren bitartez egin dute. Izan ere, goiz batean Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe bertsolariak eskolako umeekin izan ziren. Eta ikasleei zuzenean kontatu zieten bertso-eskolan izan duten esperientzia. Horretaz gain, bertso-jolas batzuk egin eta bertso batzuk ere kantatu zituzten. Hortik sortu da taldea.
Azken urteetan herriko bertso-eskolak ezkutuko lana egin du eta hutsune nagusitzat umeen bertso eskolaren falta identifikatu zen, horregatik egin da apustu hau eta Zestoako Udalaren babes osoa izan du bertso-eskolak hasieratik. Umeen talde batek herriko bertso mugimendua pizten lagundu dezakeela uste dute bultzatzileek, beraz talde hau abiapuntu bat baino ez da. Ezinbestekoa izango baita bertso eskolak kalean egingo dituen ekintzetan helduen parte hartzea ere.
(Iturria: danbolin.eus)