Berriak
Atzealdea Enplegua sustatzeko bi programa martxan
2017·10·20
Prestakuntza
Bidelan
Bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz eta Urola Erdiko lana eta prestakuntza aukerak eta eskaintzak aztertuz, partaide bakoitzari prestakuntza eta lanerako bide berri bat sortzen lagundu.
Programan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
- 30 urte edo gehiago izatea
- Langabezian egotea
- ESO edota Eskola graduatua tituloa izatea
Interesatua bazara deitu ezazu Iraurgi Berritzenera: 943 851 100
Ikastaroaren programazioa, hemen kontsulta dezakezu:
Negozio bat martxan jartzeko urratsak
Lanzituz programa
Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? Zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerra 4.edizioa martxan
Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du.
Astelehenetik ostegunera izango da 9:30etik 13:30era. Prestakuntza langabetuei bideratuta egongo da.
Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 851 100 edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus