Berriak

Atzealdea Enplegu eta orientazio zerbitzua martxan izango da datorren astean

Asteartetik aurrera hasiko da Iraurgi Berritzen berriro aholkularitza zerbitzua eskaintzen, ohi bezala.

2020·06·12


Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziak Zestoako Udaleko bulegoan eskaintzen duen enplegu eta orientazio zerbitzua etenda egon da pasa den martxoan alarma egoera ezarri zenetik. Datorren asteartean jarriko da berriro martxan, ohiko ordutegian, 9:15etik 11:45era, Zestoako Udaletxeko behe solairuko bulegoan.

 

Zerbitzurako hitzordua aurrez hartu beharko da eta bulegora sartzeko derrigorrezkoa izango da maskara janztea eta distantzia eta segurtasun neurriak errespetatzea.

 

Udaleko ateak, ekainaren 22era arte itxita

Nahiz eta enplegu eta orientazio zerbitzua datorren asteartean aktibatuko den, Udaletxeko ateak itxita mantenduko dira oraindik, ekainaren 22ra arte. Zerbitzu guztiak martxan daude eta herritarrei arreta ematen ari zaizkie udaleko langileak, telematikoki.