Berriak
Endoiabidean, Baltzola baserriaren eta Lili jauregiaren artean dauden 1.200 metrotan asfaltoa berritzeko lanak martxan jarriko ditu Zestoako Udalak aste honetan.
2023·08·29
Irailaren 1ean, ostiralean, bide bazterrak garbitu eta asfalto zaharra fresatzeko lanak egingo dira. Datorren astean, eguraldiak lagunduz gero, astelehen eta asteartean, asfalto berria botako da lehen aipatutako bide zatian. Bi egun hauetan, makinaria lanean ari den bitartean, Endoiabidea itxita mantenduko da. Inguruko baserritarrak informazio guztia lehen eskura jasoko dute, bidean zehar jarriko diren oharren bitartez (mozketa ordutegiak barne). Obrak 92.427.60 eurotan lizitatu ditu Zestoako Udalak.