Agenda

Atzealdea Ekintzaileentzako diru-laguntzen deialdia

Enpresa ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko
21 EKA 29 EKA

Azpeitiko Udalak bideratu eta banatuko ditu UROLA ERDIKO ( AZPEITIA, AZKOITIA, ZESTOA, AIZARNAZABAL, BEIZAMA ETA ERREZIL) LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Halaber, aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei proiektuak gara ditzaten.


Azpeitiko Udalaren bidez 15 diru-laguntza bideratuko dira guztira:

Prestazio ekonomikoa
Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari.
Zenbateko horiek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.

Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak ekainaren 22tik 30ra aurkeztu beharko dira Azpeitiko Udaleko sarrera erregistroan. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:00etara; eta ostiralean, 09:00etatik 12:30era.
Proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.
Uztailaren 1ean, 12:00etan, informazio saioa egingo da Azpeitiko Udalean diru-laguntza eskaera egiteko interesa duten pertsonekin eta hautatutako hautagaiek tutorizazio prozesua hasiko dute 2016ko uztailaren 4ean.


Eskabide-orria
Diru-laguntzaren eskabidea