Agenda

Atzealdea Ekain kobazuloaren aurkikuntzaren 50. urteurreneko gala

19:00etan, Victoria Eugenia antzokian
07 EKA
agenda

Ekaingo hartzak

2019ko ekainaren 8an 50 urte beteko dira Ekaingo koba aurkitu zenetik, eta mugarri hori gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatu dira. Ekitaldi horietako bat Victoria Eugenia Antzokian izango da. Ekitaldia Ekaingo kobara eta bertako pinturetara eramango gaituen bidaia izango da, eta lehen gizakien artean murgilduko dira ikusleak. Aintzinako biztanleen ahotsa entzungo dugu Tanya Tagaq abeslari inuitaren bitartez, eta Dantzaz konpainiaren mugimenduekin. Horrez gain, Ekaingo aurkikuntzari buruzko dokumentala estreinatuko da bertan. Bertaratutakoek liburu monografikoa ere jasoko dute.

Sarrerak online erosi daitezke