Berriak
Atzealdea Egun bateko jarduera fisikoko ikastaroak Zestoako kiroldegian
2022·03·18
Hainbat jarduera fisiko probatzeko aukera emateko asmoz, datorren apirilaren 1etik aurrera Zestoako kiroldegiak egun bakarreko jarduera fisikoa egiteko aukera zabalduko du
Apirileko eta maiatzeko ostiral eta larunbatetan eskainiko dira, Zunba 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat izan ezik, ostegunean izango dena. Asteburu bakoitzean, jarduera bat, hainbat ordutegitan.
Eskaintza honako hau da:
- Apirilak 1 eta 2: Aerobik + Tonifikazioa izango da,
- Apirilak 7: 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat Zunba
- Apirilak 8 eta 9: Zunba + GAP
- Apirilak 29 eta 30: Konbatea + GAP
- Maiatzak 6 eta 7: Total Trainning
- Maiatzak12: 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat Zumba
- Maiatzak 12, 13 eta 14: Zunba + GAP
- Maiatzak 20 eta 21: Konbatea + GAP
- Maiatzak 27 eta 28: Total Trainning
Izen-ematea eta prezioak:
Interesa duenak jarduera bakoitzean izena eman beharko du. Datorren asteartean, martxoak 23, irekiko da izena emateko epea. Plazak dauden bitartean izena eman ahal izango da, nahi beste jarduera aukeratuz. Talde bat sortzeko gutxienez 8 pertsona egongo dira, eta gehienez 16.
- Zestoako kiroldegiko abonatuak 5 € ikasgelako
- Bazkide ez direnak 10 €
- 12 eta 15 urteko abonatuak doan
- 12 eta 15 urteko besteak 5 € jarduera bakoitzeko
- 8 eta 11 urte artekoentzako Zunba doan
Ordutegiak eta informazio gehiago eta zehatzago eskuratzeko, martxoaren 21etik aurrera udal kiroldegira hurbildu daiteke edo bertan kontaktuan jarri 943 147 942 telefonoan edo zestoakirola@zestoa.eus helbidera idatziz