Agenda
Atzealdea Duela 50 urte herriko ikastola sortu zuten herritarrei eskaini die Zestoako Udalak korrikaren lekukoa
Korrika dator, aurten ere, Zestoara
Duela 50 urte herriko ikastola sortu zuten herritarrei eskaini die Zestoako Udalak korrikaren lekukoa eramatea udalaren kilometroan. Irakasleak, ikasleak, familiak...
Hizkuntzaren malabaristak,
akrobatak, trapezistak,
herri honen ilusionistak...
Ordutik du Zestoak euskarazko eskola, eta urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, irakasleek, ikasleek eta familiek mantendu, hauspotu, moldatu, egokitu, indartu dute gaur egungo eskola.
Bizirauten espezialistak,
bi buruko aktibistak,
bihotzaren ilusionistak...
Era berean, Zestoako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu, Zestoako ikastolako sortzaileekin batera, 1399 kilometroa egitera.
Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat
1399 Km-a: 04:23an, Gasolindegian
Argazkia: danbolin.eus