Agenda
Atzealdea Deskontuak trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan
Hobariak ibiligailuen araberakoak izaten dira:
-
Ibilgailu elektrikoak: % 95
Motor elektrikoa duten ibilgailuek, etxetik bertatik homologatuta datorrena, betiere Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera «0 emisioko ibilgailua» baldin bada. Hobaria eskatu beharrekoa da, eta, onartuz gero, hurrengo bost ekitaldietan balio du. -
Ibilgailu hibridoak: % 50
Motor hibridoa izatea, etxetik bertatik homologatuta datorrena, betiere Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera «0 emisioko ibilgailua» edo «ECO ibilgailua» baldin bada. Hobaria eskatu beharrekoa da, eta, onartuz gero, hurrengo hiru ekitaldietan balio du. -
Erregaiaren arabera: % 50
Etxetik dakarren homologazioaren arabera gas naturalarekin, gas natural konprimatuarekin (GNK), gas natural likidotuarekin (GNL) edo petrolio-gas likidotuarekin (PGL) higiarazitakoa izatea, edo hidrogenozko ibilgailua (HICEV) edo erregai-piladuna izatea, betiere Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera «0 emisioko ibilgailua» edo «ECO ibilgailua» baldin bada. Hobaria eskatu beharrekoa da, eta, onartuz gero, hurrengo hiru ekitaldietan balio du
Aurkeztu beharrekoa:
- Eskaera inprimakia behar bezala beteta
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa
Ikus Udalaren 2026ko ordenantza fiskalak


