Berriak
Atzealdea Datorren ikasturteko Kirolez Josta eta Eskola Kiroleko izen-ematea zabalik da
2026·05·28

Eskola Kirolaren eta Kirolez Jostaren bidez, kirol hastapen hezitzailea eta integratzailea egitea da helburua; balioak ardatz izanda haurra jartzen da erdigunean. Bi egitasmo hauetan, askotariko jarduera fisiko eta kirolak ezagutzeko eta probatzeko aukera dute Zestoako txikienek, lehenengo mailatik hasi eta seigarren mailara arte.
2026-2027 ikasturteko Eskola Kiroleko (3.maila – 6.maila) eta Kirolez Jostako (1.maila eta 2.maila) izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Ekainaren 5a izango da izena emateko azken eguna.
Datorren ikasturtera begira hainbat aldaketa txertatu dira bi egitasmoetan:
-
Eskola Kirola:
-
Astean bi entrenamendu izango dituzte eta larunbatetan topaketak, ikasturte guztian zehar 16 topaketa izango dituzte.
-
Urteko kuota 60 eurokoa izango da. Ordainketa transferentzia bidez egin beharko da, eta ordainagiria Ekain Guraso Elkartearen emailera bidali beharko da haurraren izenarekin ekainaren 5a baino lehen.
-
2025 - 2026 ikasturtean beka jaso duten familiek ez dute kuotarik ordainduko.
-
-
Kirolez Josta:
-
Astean bi entrenamendu egingo dira.
-
Urteko kuota 30 eurokoa izango da. Ordainketa transferentzia bidez egin beharko da eta ordainagiria Ekain Guraso Elkartearen emailera bidali beharko da haurraren izenarekin ekainaren 5a baino lehen.
-
2025 - 2026 ikasturtean beka jaso duten familiek ez dute kuotarik ordainduko.
-
-
Datorren ikasturteko entrenamenduen ordutegia eta informazio osagarria.



