Berriak

Correos-en bulego berria

Otsailaren 25etik aurrera

2022·02·24


Bihartik aurrera -otsailak 25, ostirala- bulego berrian emango du zerbitzua Correos-ek.

Euskal Herria plaza 1ean egokitu dute bulego berria, lehengo anbulatorio zaharrean.

Bulegora sartzeko bi aukera izango dira:

  • Eskaileraz, Euskal Herria plazako ate nagusitik (Gaztelekuko sarrera)
  • Igogailua erabilita, Zurbano kantoitik

Gutunak botatzeko postontzia, kanpoko fatxadan jarriko da.