Berriak
Atzealdea Bisita gidatuak egingo dira Zestoan
2026·07·01

Urola Turismok antolatuta eskualdean bisita gidatuak izango dira uztailean eta abuztuan zehar. Zestoan ere hainbat bisita izango dira: uztailean gazteleraz eta abuztuan euskaraz.
Bisita gidatu hauetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da telefonoz (688 759 429 edo 943 15 18 78) edo emailez (i-loiola@urolaturismoa.eus). Bestalde, bisitak doan izango dira, baina gutxienez lau pertsonek eman beharko dute izena bisita egin ahal izateko.
Honako hauek izango dira antolatu diren bisita gidatuak:
-
Uztailak 12, igandea (gazteleraz) eta abuztuak 10, astelehena (euskaraz)
Zestoa: San Lorentzo ermita
Irteera: San Lorentzo ermitan 11:00etan.
Iraupena: 1.30h. Bisita natur ingurunean.
-
Uztailak 19, igandea (gazteleraz) eta abuztuak 21, ostirala (euskaraz)
Zestoako gune historikoa
Irteera: Zestoako udaletxeko atarian 11:00etan.
Iraupena: 1.30h


