Berriak
Atzealdea Bihar zabalduko da herrigunera sartzeko Enekosauztegi kaleko sarrera
2025·02·24
Bihar asteartea, otsailak 25, 08:00etatik aurrera herriguneko bigarren sarrera Enekosauztegi kalea izango da. Hau da, aurrerantzean, Zestoako herrigunera sartu ahal izateko bi aukerak Toribio Altzaga eta Enekosauztegi izango dira.
Ondorioz, hemendik aurrera herrigunera ezingo da sartu Gurutzeaga kaleko eta Gesalaga kaleko (Arozena parekoa) sarreretatik. Aldiz, Toribio Altzaga kaleko sarreratik orain arte bezala sartzea posible izango da.
Herriko irteerak, Gesalaga kalekoa (Arozena parekoa), Gurutzeaga kalekoa eta Toribio Altzagakoa izango dira. Ipintza kalera sartzeko (Kiroldegi ingurura), Gurutzeaga kaleko sarreratik sartzea posible izango da, baina sarrera hori kale horretara joateko bakarrik erabili ahal izango da.