Agenda

Atzealdea Barre Kluba: umorea, bertsolaritza eta afari merienda

Urriak 4an, Zestoak hartuko du Barre Kluba-ren lehen edizioa, umorea, bertsolaritza eta tokiko gastronomia uztartzen dituen kultur proposamen berezia.
04 URR
Kultura | Zestoa - Kiroldegiko aterpea | agenda | Bertsoa

Datorren urriak 4an, Zestoak hartuko du Barre Kluba-ren lehen edizioa, umorea, bertsolaritza eta tokiko gastronomia uztartzen dituen kultur proposamen berezia.
Jardunaldia afari merienda batekin hasiko da eta jarraian, ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izango da. Aurkezlea Ana Goitia izango da, eta hark gidatuko ditu umorezko bakarrizketak eta bertsolarien saioak, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal protagonista izango direlarik. Emaitza:
giro dinamikoa, dibertigarria eta hurbila.
“Ez da bakarrik barre egiteko... baina batez ere bai!”, adierazi dute antolatzaileek. Barre Kluba-ren antolatzailea KOBA ekitaldiak da, helburu argi batekin: tradizioa eta komedia taula berean elkartzeko topagune bat eskaintzea.