Agenda
BANDOA
Zestoako Udalak urtarrilaren 30ean hondakinen bilketan izandako inzidentzia argitu asmoz ondorengo oharra kaleratu du
Hondakinak jasotzeko ardura eta eginkizuna Urola Erdiko Mankomunitatearena izanik, eta bertako langileak urtarrilaren 30erako deitua zegoen greba deialdiarekin bat egitea erabaki zuten arren, Zestoako Udalari erabaki horren berri eman ez zitzaionez, egun horretan hondakinak jasotzeko zerbitzua bertan behera geldituko zela herritarrei ez zitzaien jakinarazi; eta ondorioz, kuborik jarri ez bazen ere, herritar askok hondakinak kalean utzi zituzten.
Zestoako Udalak, Urola Erdiko Mankomunitateari bere kexa adierazi dio, egun horretako zerbitzua bertan behera geldituko zela ez jakinarazteagatik.
Bestalde, Zestoako Udalak, jakina den bezala, bilguneetan kuboak jarri arte ezin dela hondakinik utzi gogorarazi nahi du.
Dena dela, inzidentzia honek sorturiko eragozpenengatik Zestoako Udalak herritarrei barkamena eskatzen die.
Zestoa, 2020ko urtarrilak 31. Alkateak