Berriak
Atzealdea Aurrekontu parte-hartzaileetarako 35 proposamen jaso dira
2024·02·28
Atzo, otsailak 27 asteartea, egin zen aurrekontu parte hartzaileen lehenengo bilera udaletxean. Bilera Juanjo Allur Dorronsoro Siadeco Ikerketa Elkarteko partaideak gidatu zuen eta, Mikel Arregi Urrutia Zestoako alkateak eta Irati Peñagarikano Larrañaga udal arkitekto teknikoak proiektu bakoitzaren inguruko azalpenak eman zituzten.
Bileran, proposamenak egin dituzten herritarrek edo elkarteek hartu zuten parte, euren proposamenak defendatu eta sortu litezkeen zalantzak argitzeko helburuarekin. Guztira, 23 herritarrek egin dituzte proposamenak eta denera 35 proposamen jaso dira.
Egindako proposamenek, honako baldintza hauek bete behar zituzten:
- Inbertsio izaera izatea.
- Inbertsio bakoitzak ezin du 15.000 €tik gorakoa izan.
- Herritar bakoitzak, 2 proposamen egiteko aukera.
Hurrengo urratsak:
- Otsailaren 28tik martxoaren 27ra: Zestoako Udalak proposamen bakoitzaren balorazio ekonomikoa egingo du.
- Apirilaren 9an, 19:00etan: bozketa fasera pasa diren proposamenen berri emango da.
- Apirilaren 10etik 26ra: herritarrek euren bozkak emateko tartea izango da.
- Apirilaren 30ean, 19:00etan: bozketa fasearen emaitzak aurkeztuko dira.