Berriak

Atzealdea Ate irekien eguna egingo da kiroldegian

Uztailaren 29an, astelehenean, kiroldegiko ateak zabalduko dizkie udalak herritarrei, azpiegitura berria ezagutu dezaten.

2019·07·23


Uztailaren hasieran eskuratu zituen Zestoako Udalak kiroldegiko giltzak, obra egin duen enpresak urbanizazio lanak amaitu ostean. Nahiz eta eraikin berrian oraindik ez den martxan jarriko kirol zerbitzua, datorren astelehenean arratsaldeko 17:00etan kiroldegiko ateak zabalduko dira eta herritarrek instalazioetan sartzeko aukera izango dute.

 

19:00etan hainbat hautetsi egongo dira kiroldegiko teilatuan dagoen terrazan, eguraldia lagun, egungo egoera azaltzeko. Ahal den neurrian herritarrek izan ditzaketen zalantzei erantzungo diete eta herritarrek ekarpenak egiteko aukera ere izango dute. Hau guztia mokadutxo baten bueltan egingo da.