Berriak

Atzealdea Astelehenean jarriko da martxan kiroldegiko sarrerako tornua

Kiroldegiko bazkideek sarreran jaso beharko dute tornua irekitzeko erabiliko den txartela.

2025·06·13


Astelehenetik aurrera (ekainaren 16a), Zestoako kiroldegiko bazkideei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, kiroldegiko funtzionamenduak aldaketak izango ditu.

Sarreran jarrita dagoen tornua martxan jarriko da eta hemendik aurrera kiroldegira sartu ahal izateko bazkideek txartela pasa beharko dute tornua zabaltzeko.

Erabiltzaile bakoitzak bere txartela izango du eta txartelak kiroldegiko sarreran jaso beharko dira.

Txartel fisikoaz gain, Nik Patrika Digitala APPtik ere posible izango da tornua irekitzea epe laburrean. Horretarako kiroldegiko txartela bertan deskargatua izan beharko du erabiltzaileak.

Beheko pistaren erabilera librea ez da aldatuko tornua martxan jartzen denean, zehaztuta dauden ordutegietan beheko pistara datozenei tornua kiroldegiko langileek zabalduko diete. Ikastaroetara eta entrenamenduetara datozenei ere zabalduko diete.

 

Kirol azpiegituren araudia

Zestoako Udaleko Jarduera fisiko eta Kirol Sailaren xede nagusia herritar orori jarduera fisiko eta kirola praktikatzeko aukera ahalbidetzea da, eta horretarako, zenbait udal kirol instalazio daude herrian. Hala, beharrezkoa da kirol azpiegitura horien erabilerarako eta gozamenerako araudi erregulatzaile bat sortzea. Helburua bereziki, erabiltzaile guztien eskubide eta betebeharrak bermatzea da. Araudi horrek zehaztuko du udaleko kirol instalazio bakoitzaren erabilera eta sarbide eskubidea, eta, bertan, honako puntuak jaso dira: erabiltzaileak; abonuak ordaintzea eta ikastaroetan izen-ematea; instalazioak erreserbatzeko arauak; instalazioetara sartzeko eta erabiltzeko arauak; erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak eta kirol ekipamenduak erabiltzeko arauak.