Berriak
Atzealdea Artile bilketa 2024
2024·09·27
Iaz bezala, aurten ere, ahalik eta gehien sinplifikatu nahi da, baina horrek, guztioi ahalegin handiagoa egitea eskatuko da.
Antolakuntzan hiru erakundek hartuko dute parte: Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek.
Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du eta bestea artzainek.
Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da, erantsitako koadroaren arabera. Tarifa hauek pasa den urteko berberak dira KPI-a aplikatuta soilik. Bertako kostuan dirulaguntza aplikatuta daukate.
ARTALDEA | KOSTUA (BEZ BARNE) |
1-50 | 39,44 |
51-100 | 65,78 |
101-150 | 92,07 |
151-200 | 118,36 |
201-250 | 144,65 |
251-300 | 170,94 |
301-350 | 197,23 |
351-400 | 223,52 |
401-500 | 276,10 |
501-600 | 328,73 |
601-700 | 381,32 |
701< | 434,67 |
Interesdunek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Eman beharreko informazioa honakoa da:
Entregatzeko eguna, ordua eta tokia:
• Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.
• Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du.
Entrega egiteko unean honela izango da antolaketa:
• Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
• Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.
• Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko
dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela. Egiaztagiri hori ezean ez da artilerik jasoko.
Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK+BASERRIA
• Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.
Egindako proposamenak artzainen ahalegin handiagoa eskatzen duela ulertzen dugu, baina profesional kopuru handia kudeatzeak ere kostu handiak dakartza, eta ahal den neurrian, mugatu behar ditugu. Kontutan izan behar da, artilea jaso ondoren, kamioi berezi batean eraman behar dela (Sandach 3 produktua delako), kargatzeko luma-kamioi bat behar dela, eta, gainera, produktua eramaten den enpresan tasa bat ordaindu behar dela.
DEITU BEHAR DEN TELEFONO ZENBAKIA: 696 433 602
ORDAINKETARAKO KONTU ZENBAKIA: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821
Jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK + BASERRIA
ENTREGARAKO GUNEAK eta EGUNAK:
- URRIAK 14. IDIAZABAL DISEMINADO RURAL BARREIATUA 93 (GORROTXATEGIN GRANJA)
- URRIAK 16. AZPEITIA LAPATX. UROLA ERDIKO MANKOMUNIDADEA, ERREZIL BIDEA Z/G (GARBIGUNEA)
- URRIAK 21. ASTEASU AGROALDEAN, ZONA INDUSTRIAL Pol., 188
- URRIAK 28. OIARTZUN MAKUTXO BIDEA, 5
- URRIAK 30. BERASTEGI ARTALEKUN, AITZERGA AUZOA
- AZAROAK 4. ELGOIBAR IMH IKASTETXE AZPIKALDEKO APEA GUNEA
- AZAROAK 6. OÑATI URRUTXUKO EKARPEN GUNEA
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, deitu adierazitako telefono zenbakira.