Berriak

Atzealdea Artadiak berreskuratzeko ezkur bilketa izango da

Ezkur bilketa Aizarnarako bidean egingo da.

2023·10·02


Zestoako Udalak, Itziarko Auzo Udalak eta Mendaroko Udalak elkarlanean antolatuta ezkur bilketa egingo da urriaren 14an artadiak berreskuratzeko helburuarekin. Naturtzaindia, Kontserbazio Biologiaren Elkartea ere ekimen honen laguntzailea da.

Irteera 09:00etan izango da Zestoako plazatik eta ezkur bilketa Aizarnarako bidean egingo da. Ondoren, bazkaria izango da Aranburu jatetxean. Bazkarira joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute info.naturtzaindia@gmail.com helbidean urriaren 10a baino lehen.