Berriak

Atzealdea Arroagoiko ur zikinen arazoa konpontzeko lanak

Abuztuaren azken astean hasi ziren Arroagoiko ur zikinen hodi berria Iraetako ur zikinen estaziora bideratzeko lanak.

2022·09·16


Zestoako Arroagoia auzoan, gaur egun, saneamendu-sare unitario bat dago, hainbat arazo dituena. Alde batetik, sareak haustura desberdinak ditu auzoaren hego-ekialdean dagoen ubidearen eremuan, egungo hormigoizko kolektorea erreka horrekiko paraleloan doan zatian. Hausturen ondorioz, azken urteetan Arragoiko auzoko ur zikinak isuri dira errekara, eta bereziki nabarmenak izan dira udan. Bestalde, egungo kolektoreak, bere antzinatasuna dela eta, ez du Iraetako hondakin-uren ponpaketa-estaziorainoko jarraitutasuna bermatuko duen trazadurarik.

Ondorioz, LBR ingenieritzak landuriko Exekuzio Proiektua martxan jarri zuen Zestoako Udalak, Arroagoiko ur zikinen hodi berria exekutatzeko. Diseinatutako trazadura berriak 774m-ko luzera eta 17 erregistro-putzu berri ditu.

Obren esleipena  193.553,68 € takoa izan da (BEZ barne) eta Eregi Herrilan Eta Zerbitzuak SL enpresa ari da lanak egiten. Obrak urriaren bigarren hamabostaldian amaitzea aurreikusten da.