Berriak

Atzealdea Arroabeko langileen batailoiaren eta Zestoan egon ziren belgikarren inguruko ikerketa egingo du Aranzadi Zientzia Elkarteak

Bi ikerketa hauek 2025 eta 2026 urteetan egingo ditu zientzia elkarteak.

2025·06·09


Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Zestoako Udalak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute, 2025 eta 2026 urteetan garatuko diren bi ikerketa proiektu berri gauzatzeko. Bi proiektu horien berri Jabi Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerketa proiektuen arduradunak eta Mikel Arregi Zestoako alkateak eman dute.

 

Alde batetik, Arroabeko langileen batailoia ikertuko dute, hau da, 1942ko abuztutik 1944ra, Arroabeko zementu fabrikan kokatu zen presoen destakamentua aztertuko dute. Suposatzen da Arroabean zeuden preso horiek Zumaian, Zestoan... senideak izango zituztela, horregatik informazio historikoa bilatzeaz gain, testigantzak ere bilduko dituzte Aranzadiko kideek.

 

Beste alde batetik, Zestoako Oiartzabal Hotelean (gaur egun Arozena Hotela) egon ziren Belgikarrak aztertuko dituzte. Antza denez nazismotik ihesi Zestoan sartu ziren belgikar ugari. Dagoeneko informazio historikoa biltzen hasia da zientzia elkartea, eta garai hartako argazki ugari ere badaudela jakinarazi dute.

 

Ikerketa hauekin Zestoako Udalak eta Aranzadik memoria historiakoa berreskuratzeko konpromisoa hartu dute eta baita transmititzeko ere.