Berriak
Atzo izan zen "Erradikalak ginen" emanaldia, segurtasun eta higiene baldintza guztiak beteta.
2020·07·17
Jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu zenean iragarri bezala, Zestoako Udalak, jairik ospatuko ez den arren, herriko bizitzari eta kultur arloari bultzada emateko asmoz kultur egitarau berezi bat antolatuko du. Egitarau berezi horri atzo eman zitzaion hasiera, segurtasun baldintza guztiak betez, Arroabean egin zen "Erradikalak ginen" emanaldiarekin.
Arroarrekin elkarlanean, beste bi emanaldi ere antolatu dira larunbat eta iganderako: bertso saio musikatuaz gozatzeko aukera izango da larunbat arratsaldeko 19:00etan eta haurrentzat, berriz, Potx magoaren emanaldia izango da igandean 18:00etan.
Herriguneko egitaraua osatzeko hirugarren bilera datorren asteazkenean, uztailak 22, egingo da.