Berriak
Atzealdea Argitaratu da 2025-2026 ikasturteko kiroldegiko ikastaroen eskaintza
2025·08·25

Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 1etik 15era bitartekoa izango da. Irailaren 16an, behar izanez gero, zozketa egingo da, eta irailaren 17an argitaratuko dira zerrendak. 2025-2026 ikasturtean, bi aldaketa berrikuntza izango dira. Alde batetik, aurreko urteetan ez bezala, OKI deituriko ikastaroa jarriko da martxan. OKI ikastaroan, jarduera fisiko eta kirol ezberdinen bidez, oreka, koordinazioa eta indarra landuko dira. Ikastaroan, mugimendu aerobikokoak, indar ariketak eta oreka lantzeko ariketak egingo dira. Bestetik, 12-16 urte bitarteko nerabeei jarduera fisiko eta kirola egiteko aukera eskaintzeko, Gaztea Fit deituriko ikastaroa antolatu da. Ikastaroaren bidez, jarduera ezberdinak konbinatuz, gazte eta nerabeei bizi estilo osasuntsu eta dibertigarri bat eskaintzea da helburua.
Beraz, ez galdu aukera, aukera paregabea dugu ikasturte berria modu aktibo eta osasuntsuan hasteko!


