Agenda
Atzealdea

Amabirjinak

Zestoan
6 IRA 9 IRA
agenda | 2019 | Zestoa

Abuztuak 31, larunbata

11:00  Udako X. Gazteen Pilota Txapelketa
14:30  “Antton etxera. Preso, iheslari eta deportatuak kalera” herri bazkaria plazan.
18:00  XXXIV. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
20:00 Ondarbasoko Igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
20:30 Zestoako Batukada.
23:00 Ezpalak, Niña Coyote y Chico Tornado, DJ HGS, Laranjadi plazan.

Irailak 1, igandea

10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Herriko adinekoei oroigarriak eskainiko dizkiete. Aurtengo omenduak Angela Aranbarri Elorza eta Jose Arizaga Larreategi izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 86 eta 87 urteko guztiei omenaldia egingo diete eta oroigarriak eskainiko dizkiete. Ekitaldia Idiakaitz txistulari taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.

2019ko jaien egitaraua Klik egin irudian egitaraua deskargatu edo inprimatu ahal izateko.

14:30 Bazkaria Bainuetxean, Oñatiko Txomek alaituta.
19:00 Txistularien Alardea plazan. Parte-hartzaileak: Euskal Herriko 50 bat txistulari; Kantuban Abesbatza (Zuz.: Jagoba Astiazaran); Metal boskotea; Alex Sardui; Xabier Saldias; Jagoba Astiazaran (pianoa); Aitor Furundarena (akordeoia eta ahotsa); Amaiur Caravajille (baxu elektrikoa); Iñigo Eskubi (kitarra); Iñaki Telleria eta Jexux Mari Garmendia (perkusioa); Eider Iraola eta  Aizpea Aristi abeslari zestoarrak; Zestoako Itxaropena dantza taldea. Zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria

 

Irailak 6, ostirala

12:00 Odol Emaileen Elkarteak botako du txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
12:30 Ustekabe txaranga.
16:30 Puzgarriak eta giza-futbolina kultur etxe aurrean.
17:30 Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00 Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Joao D’Alva. Ordezkoa: Fernando González Caballero. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
18:30 EH Sukarra eta Rukula taldeen kontzertuak Geltoki zaharrean.
20:00 Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.
22:00 Pilota jaialdia. Jaka – Bikuña / Etxeberria – Ladis Galarza. Altuna – Rezusta / Irribarria – Zabaleta.
23:00 Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.

Irailak 7, larunbata

10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30 Parkour tailerra eta zirko tailerra frontoi zaharrean.
12:30 Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga ariko da egunean zehar.
13:00 Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
14:30 Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
17:00 Kuadrillen arteko jolasak, plazan.
18:00 Krono igoera gaztetxoentzako Lauiturrietatik.
18:30 XXI. Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa. Peio Segurola eta Argi (Matxinbenta), Jose Luis Saizar eta Sai (Zarautz), Mikel Garaiar eta Argi (Narrondo), Jose Antonio Arrillaga eta Txiki (Elgoibar), Javier Gaztañaga eta Artzai (Antzuola), Peio Segurola eta Txiki (Matxinbenta).
20:00 Dj Dávila, kalez kale.
23:00 Dj Dávila, plazan.

Irailak 8, igandea. Amabirjin eguna

09:00 Zestoako dultzaineroen diana.
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00 Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
12:00 Meza nagusia.
12:00 “Kutxa baten istorioa” kale-antzerkia haur eta familientzat, Laranjadi plazan, Trotamundos konpainiak eskainia. Fidel eta Capulita bizitzan zehar kutxa batekin ibiltzen diren bidaiari, ameslari eta lagunak dira. Malabare pilotak, hula hoops-a eta kutxa dira erabiltzen diren tresnak umorezko eta zirku istorio samur honetan.
13:15 Zestoako bandaren kontzertua.
17:30 Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00 Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Miguel Andrades Alcántara. Ordezkoa: Mario Sánchez Rosado. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:30 Mural pintaketa Alonderoko aldapan. Gurea Kultura.
18:30 Afizionatuen arteko pilota partidak frontoi zaharrean: Olaizola – Salegi II / Odriozola – Alonso. Gurrutxaga – Aranguren / Adonis – Salegi I
19:00 Banda Erdikalean.
20:00 Dantzaki. Joxe Mª Orbegozoren eskolako saloi dantzen erakustaldia, Laranjadin.
00:00 Olatz Salvador, Laranjadi plazan.

Irailak 9, astelehena

09:00 Zestoako dultzaineroen diana.
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00 Haurren udalbatzarra.
Ondoren, Erdikalean hasita, haurren udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Pasai txarangak lagunduta.
12:00 Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. Aldi berean, Pasai  txaranga ariko da.
12:30 Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, umeentzat eta gaztetxoentzat.
14:30 Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
16:30 Altxorraren bila 3 urtetik gorako ume eta gaztetxoentzat, Laranjadin. Umeen gunea, Eztiola kalean.
18:30 Apar festa, frontoian.
Ondoren, Zahagi dantza.
Pasai  txaranga.