Berriak

Atzealdea Aldaketa 'Zestoa osasuntsu' programaren egutegian

Azaroaren 30ean eta abenduaren 2an izango dira hurrengo saioak

2021·11·24


Datorren astean Zestoa Osasuntsu programari jarraipena emango zaiola jakinarazi nahi dizuegu. Hilabeteko lehen astearteak ezarri ziren tailerra egiteko, eta hileko lehen ostegunak ibiltzera irteteko, baina abenduko lehen asteartea zubia denez, jarduerak aurreko astera aurreratu dira.

Beraz, azaroaren 30ean, asteartea, arratsaldeko 17:00etan Zestoako jubilatuen tabernan tailerra egingo da eta proposatutako gaia hau izango da: "Gorputzaren postura nola landu eta duen garrantzia bizitza osasuntsua mantentzeko", Mikel Irureren eskutik.

Abenduaren 2an, berriz, kiroldegiko atarian elkartuko gara Zestoa inguruan ordubeteko ibilaldia egiteko. Goizeko 10:30ean jarrita dago hitzordua eta, aurrekoan bezala, jubilatuen elkarteak egindako pintxoak dastatuz goizari bukaera emango zaio. Euria edo eguraldi txarra eginez gero frontoian egingo da.

Gogorarazten dizuegu, musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa dela, eta tailerrean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar dela Kiroldegiko telefono honetan 943 147 942 edo bertako harreran zuzenean

Ohar aprobetxatu nahi dugu jakinarazteko, Gabonak ondoren, urtarrilaren 11n, asteartea, izango dela tailerra; eta ibilaldia, urtarrilaren 13an, osteguna, izango dela

Animatu!!