Berriak

Atzealdea Aizarnako Haurren Batzarra

Aizarnako Haurren Batzarra osatzeko gonbitea egin dute Herri Hezitzailea proiektukoek

2016·04·07


Apirilaren 8an eskolara bertaratu dira Herri Elkartearen, Ahurra Guraso Elkartearen eta Udalaren ordezkariak gonbidapena egitera.

Aizarnako Herri Elkarteak, Ahurra Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak 'Herri Hezitzailea' proiektua jarri dute martxan Aizarnan. 'Herri hezitzailea' proiektuan hiru talde daude Zestoan, Zestoa herria, Arroabea eta Aizarna.

Proiektu horren abiapuntua da onartzea haurrak ere herritarrak direla eta herritar guztien eskubide berberak dituztela. Oinarrizko eskubidetariko bat da, izan, beraiei dagozkien gaietan iritzia eman ahal izatea.