Berriak

Atzealdea Aizarna / Arroa Goia garraioa lanzadera martxan jarriko da azaroaren 2an

Zerbitzua lanegunetan emango da eta egunean bi auzoetara bina bidaia egingo dira.

2022·10·26


Zestoak duen azalera eta dituen auzo kopurua ikusirik esan beharrik ez da zerbitzu ezberdinak kudeatzeko orduan zailtasun erantsiak ditugula. Besteak beste, Gipuzkoako hainbat udalerri txiki baino biztanle kopuru handiagoa izan arren, hauek udal entitate juridikorik ez dutelako Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio sistematik kanpo geratzen dira eta Zestoako udalak ez dauka garraio sistema publiko oso bat bere gain hartzeko ahalmenik. Dena dela, udalak bere baliabideekin behin behineko zerbitzu pilotu bat martxan jartzea erabaki du. Zerbitzua Aizarna eta Arroagoiko auzotarrek baliatu ahal izango dute, bi auzo hauek direlako daukaten biztanle kopurua kontutan hartuta inolako zerbitzurik ez daukatenak. Bi zerbitzuek Iraetan geralekua izango dute.

Zerbitzua lanegunetan emango da eta egunean bi auzoetara bina bidaia egingo dira. Horretarako 9 plazako ibilgailu bat egokitu du udalak eta hasera batean urtebeterako zerbitzua jarriko da. Hala ere, emaitzak ikusi eta gero Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun sailarekin hitz egin eta etorkizunean mugi sisteman sartzea izango litzateke helburua. Urtebeteko epean zerbitzua doan izango da.

ORDUTEGIAK