Berriak
Atzealdea Aisialdirako bi gune berritu eta egokitzen ari da Zestoako Udala
2021·11·05
Aisialdirako bi gune berritu eta egokitzen ari da Zestoako Udala. Alde batetik, Gurutzeaga kaleko autobus geltokiaren estalpea San Juan Parkean jarri da, ermitaren aurrean eta, bestetik, Arteaga auzunean dagoen jolas-parkea berritzen ari dira.
San Juango markesina auzoko bizilagunei, San Juan egoitzako egoiliarrei eta bisitatzera joaten zaizkien familiarrei dago bideratuta, egonleku estalia izan dezaten eskura. Muntaia udal brigadak egin du eta egoera txarrean zeuden zenbait elementu aldatu egin direnez, egur berriak aldatzearen kostua 505 eurokoa izan da.
Arteagako jolas-parkeari dagokionez, parkeko elementu berriak jarri dira. Plastiko berziklatuz eginikoa da jolas-parke berria eta 14.805,56€-ko aurrekontua du proiektuak.
Bi proiektu hauek bukatzear daude eta, behin burututakoan, herritarrek gune berriez gozatzeko aukera izango dute.