Agenda

Atzealdea Adin-adin bertso saioa

11:00etan, San Joan egoitzan
24 AZA
agenda

Aurreko edizioko irudia (danbolin)

"ADIN ADIN" proiektua

Bertsoa ardatz, adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko proiektuak egonkortze eta zabaltze bidea hartu du 2016ean. Gipuzkoako Foru aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zerbitzuak eta Lanku Bertso Zerbitzuak elkarlanean "Adin adin" proiektu pilotua martxan jarri zen 2014. urtean. Proiektu pilotuaren ondorioak aztertuta, oso balorazio positiboa egin zen bi aldeetatik, baita zerbitzua jaso zuten egoitzen aldetik ere.

Ondorioz, 2015erako, proiektua, zahar etxe gehiagotara zabaltzea erabaki zen. Horrela ba, 2015ean, Gipuzkoa osoko 11 zentroetan aurrera eraman zen proiektua. 2016ean, proiektua egonkortu eta zabaltze bidean da, horrela Gipuzkoan iazko 11 zahar etxeez gain aurten Elizondo eta Aramaio sartuko dira proiektuan.

Proeiktuaren helburua, bertsoa ardatz, adineko pertsonen gaitasuna sustatzea da, adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz. Proiektua aurkezteko orduan, ondokoa hartu zen kontutan, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza, adinekoen egoitzetara iritsi araztea, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki.