Agenda
Atzealdea 50 urte baino gehiago ditu zure etxeak?
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) txosten tekniko bat da, eta bertan eraikinaren azterketa bisuala egin ondoren bere kontserbazio egoera eta dituen akatsak azaltzen dira. Txosten horretan, ikusitako gabeziak konpontzeko behar diren obren proposamena ere egiten da.
Indarrean dagoen legediaren arabera, 50 urte baino gehiago dituzten eraikinetan egin behar da EIT txostena eta 2018ko ekainaren 27a baino lehen aurkeztu beharko da Zestoako Udalean.
Zestoako Udalak azalpen bilerak antolatu ditu herritarrei informazioa eman eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko:
urriak 25, Udaletxeko aretoan
- Deituriko herritarren bizitokia:
- Arroagoia
- Ibañarrieta
- Arroabea
- Iraeta
- Aizarna
- Ordua: 18:00
- Deituriko herritarren bizitokia:
- Zestoako erdigunea
- Lasao
- Endoia
- Ordua: 19:00