Berriak

Atzealdea 2027an udaleku irekietarako kontratatuko diren begiraleen %70ak aisialdiko begirale tituluduna izan beharko du

Udalekuak arautuko dituen Aisia hezigarriko eta astialdiko jarduerei buruzko 112/2026 Dekretua uztailean argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak.

2026·09·22


Uztailean Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen Aisia hezigarriko eta astialdiko jarduerei buruzko 112/2026 Dekretuak jasotzen denaren arabera, udaleku irekietako kontratazioan hainbat berrikuntza ekarriko ditu. Hala nola: 2027an udaleku irekietarako kontratatuko diren begiraleen %70a aisialdiko begirale tituluduna izan beharko da eta 2028an %80ak izan beharko du tituluduna. Bestalde, udaleku irekietarako kontratatzen den koordinatzaileak ere aisialdiko zuzendari tituluaren jabe izan beharko du.

Berrikuntza horiek kontuan izanda, herriko gazteak animatu nahi dira Gazteria Sailetik formazio horiek jasotzera, izan ere aurrerantzean Zestoako udaleku irekietan lan egin nahi duten herriko gazteek ere titulua izan beharko dute.

Honekin lotuta, azken asteotan astialdiko hainbat eskola begirale eta zuzendari izateko ikastaroen eskaintza egiten hasi dira. Prestakuntza horiek aukera interesgarria dira gazteentzat, bai lanerako gaitasunak eskuratzeko, bai aisia hezigarriaren eremuan lan egiteko.

Gipuzkoangazte webgunean topatuko dituzue astialdiko eskolen zerrenda, webguneak eta harremanetarako datuak. Interesa dutenek bertan aurki dezakete ikastaroei buruzko informazio guztia:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gaztegune/astialdi-eskolak