Berriak
Atzealdea 2025eko udal aurrekontuen lehenengo aldaketa aho batez onartu da
2025·05·16
Apirileko udalbatzarrean 2025eko udal aurrekontuen lehenengo aldaketa onartu zen aho batez. 245.567,24 eurotako gehikuntza izango du aurrekontuak eta kreditu transferentzia bidez egingo zaio aurre. Batetik, sarreren gehikuntza bat exekutatuko da 173.267,24 eurokoa zehazki. Gehikuntza horretako sarrera nagusia, Zubimusuko urbanizazio proiektua dela-eta promotoreak Udalari egin behar dion 110.000 euroko diru-sarrera da.
Bestalde, aspalditik berritzeko dauden bi bide, Otolako bidea eta San Lorenterako bidea, berritzeko lanengatik ere sarrerak izango dira aurrekontuan. Hala nola, Aldundiarekin adostu da Otolako bideko lanak bi fasetan egingo direla. 69.000 euroko gastua du lehenengo faseak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landabide sailetik 35.000 euroko diru-laguntza jasotzea aurreikusten da.
Bestalde, San Lorenteko bideari dagokionez, nahiz eta errepidea Zestoako lurretan egon, bide hori Zumaiako lurretan dauden baserrietara joateko erabiltzen da. Ondorioz, Zumaiako Udalarekin akordio batera iritsi ostean lanen erdia ordainduko du Zumaiako Udalak. Hori dela-eta, 20.447 euroko diru sarrera izango du Zestoako Udalak.
Bestalde, indarrean dagoen aurrekontuari 72.000 euroko gutxikuntza bat ezarriko zaio.
Ondorioz, 7.736,236,32 eurokoa da2025ko udal aurrekontua.