Berriak
Atzealdea 2025eko Festa Batzordeko lehenengo bilera izango da martxoaren 25ean
2025·03·19
Datorren astean 2025eko festa batzordearen lehenengo bilera izango da, zehazki martxoaren 25ean 18:30ean Alonderoko aretoan
Batzordean, alde batetik urteroko gaiak landuko dira: uda amaierako kontzertua, festak zein egunetan izango diren zehaztu eta ekitaldi nabarmenenak kokatu (zekorketak, pilota, paella, umeen bazkaria...).
Horrez gain, 2025eko festen aurrekontuen aurkezpena egingo da eta lantalde boluntarioen osaketa egitea aurreikusten da. Bestalde, batzorde honetan, festen hausnarketa egitea ere nahi da: festa inklusiboak nola?
Azkenik, urtero bezala festak antolatzeko bilera horretara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi da, izan ere, erabateko lehentasuna izango dute aipatutako bileran proposatzen diren ekitaldiek beste guztien gainetik.