Berriak

Atzealdea 2024ko aurrekontuen hirugarren aldaketa onartu da aho batez

632.245,19 euroko gehikuntza izango du aurrekontuak.

2024·11·01


2024ko udal aurrekontuaren hirugarren aldaketa aho batez onartu zen herenegun, azaroak 30, egindako ohiko udalbatzarrean. Azken aldaketa honek aldagai berezi bat dauka, izan ere Zestoako Udala auzi judizial batean sartuta dago. Auzi honek duela 25 urte du jatorria, 1999n hain zuzen, eta urteetan luzatzen joan den arren, azkenean Madrilgo Auzitegi Gorenak hasiera hartan udalaren aurka emandako epaia berretsi du. Ondorioz, Zestoako Udalak 523.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio herritar bati.

 

Diru kopuru hori ordaindu ahal izateko, Udalak gerakinean duen diru guztia erabili beharko du, eta ondorioz, Udala egoera ekonomiko larrian geratuko da. Honen harira, 2025ean aurreikusita dauden hainbat inbertsio aurrera eraman ahal izateko Zestoako Udalak mailegua eskatu beharko duela aurreikusten da.