Berriak

2023-2024 ikasturteko ikastaroak urriaren 2an hasiko dira Udal Kiroldegian

Izen-ematea irailaren 22ra arte egin beharko da Zestoako kiroldegian.

2023·09·11


2023-2024 ikasturterako ikastaro eskaintza zabala prestatu du Udal Kiroldegiak. Adin desberdinetako herritarrei zuzendutako ikastaroak izango dira eta goizeko edo arratsaldeko txandetan izango dira. Ikastaro batzuk egun batekoak izango dira eta beste batzuk bi egunekoak. Taldeak osatzeko gutxieneko izen-emate kopurua bete beharko da, horrela ez balitz, kiroldegiak erabaki dezake taldea ez ateratzea. Beraz, ikastaroaren ordainketa taldea sortu dela ziurtatzen denean egingo da.

Ikastaroak eta prezioak

Ikastaroak irauten duen bitartean bazkide egoeraren aldaketarik balego, hau da, alta edo baja, ikastaroen tarifak aplikatuko dira era proportzionalean

Ordainketa, bi zatitan egiteko aukera izango da, %50a hasieran eta beste %50a abenduan. Aukera honetaz baliatzeko derrigorrezkoa izango da kontu korrontea helbideratzea.

Noiz eta nola eman izena

Izena emateko epea irailaren 11tik 22ra izango da, kiroldegiko bulegoetan. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:00etara eta larunbatetan 09: 00etatik 13: 00etara.

 

Ikastaroen eskaintza hemen