Berriak

2022 -2023ko Ikastaroak hasiko dira Udal Kiroldegian

Urriaren 3an hasiko dira kirol jardueren ikastaroak Zestoako kiroldegian.

2022·09·21


Datorren urriaren 3an hasiko dira kirol jardueren ikastaroak Zestoako kiroldegian.

Hainbat adin tarteetarako jarduerak eskainiko dira, goizez edo arratsaldez eta astean behin edo bitan. Ikastaroak urrian hasi eta maiatza bitarte izango dira, hau da, zortzi hilabetekoak. Ikastaroetarako taldea sortzeko gutxieneko izen-emate kopurua bete beharko da, eta betetzen ez bada, kiroldegiak erabaki ahal izango du taldea ez ateratzea. Hori dela eta, ikastaroaren ordainketa taldea sortu dela ziurtatzen denean egingo da.

Ikastaroak eta prezioak

Bazkide direnek eta ez direnek tarifa desberdinak ordainduko dituzte. Ikastaroak dirauen bitartean bazkide egoera aldatzen bada (alta edo baja medio), tarifak era proportzionalean aplikatuko dira, egoera aldatu den unetik hasita.

Bestalde, ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango da, %50 hasieran eta beste %50 abenduan. Aukera honetaz baliatzeko derrigorrezkoa izango da kontu korrontea helbideratzea.

 

Noiz eta nola eman izena

Izena emateko epea irailaren 21ean (asteazkena) zabalduko da eta hilaren 28an (asteazkena) bukatuko da. Horretarako, kiroldegiko bulegoetara jo beharko dute erabiltzaileek (astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

Taldeak sortu diren edo ez irailaren 28tik 30era bitarte jakinaraziko da.

*Ohar garrantzitsua: 2022ko ikasturtean mantentze-gimnasian izena emanda zeuden pertsonek ez dute berriro eman beharko datorren abendura arte.